|
1976. urtean, Iruñeko Aurrezki Kutxan
eta Nafarroako Aurrezki Kutxan, L.A.B sindikatuko sail sindikalak
osatu ziren. Garai horietan sindikalgintza bi kutxa horietan,
eta orokorrean ere, oso ahul zen, lantegietan eta kaleetan
Francoren diktadura nabaria zela eta.
Hala ere LABeko kideek bi kutxa horietan
egindako lanari esker, lehendabiziko hauteskunde sindikalak
antolatu ziren garai horretako kandidatura zabaletan parte
hartuz.
Euskal sindikatu garenez, poliki poliki saiatu
gara, bai ideien sindikalak zabaltzen, bai gure herriaren
zapalketa eta batez ere euskararen egoera tamalgarriaren berri
ematen kutxeetako langeilei.
Geroztik LAB sindikatuak enpresako komiteetan
ordezkaritza izan du.
Urte hauetan guztietan, asanbladak, bilerak,
negoziaketak, elkarrizketak, hitzarmenak, salaketak, epaiak,
grebak, informazioa, e.a. dira, langileen alde burutu ditugun
lanaren zutabeak, hau gure nortasunaren xedea izanik.
|